GRUPO CAMPEZO-k, produktu burutuen kalitatea kontrolatzeko laborategiak ditu bere produkzio-zentro guztietan. Horrez gain, taldeak IDI eta ISO 9001 izendapena jaso duen I+G+B-ko laborategi bat ere badu, goi-mailako teknologiaz hornitutako zentro espezializatuekin batera.
Unitate horiek proiektuak garatu ohi dituzte zenbait entitaterekin elkarlanean. Erakunde hauetako batzuk honakoak dira: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Inasmet, Inatec fundazioa, Polymat Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Ingurumen Ministerioa, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
Taldeko enpresa guztiek, etengabe berritzen diren makina-ekipamendu modernoak dituzte, baita goi-mailako prestakuntza duten langileak ere. Horiei esker, edozein proiektu-motari kalitate gorenarekin aurre egiteko gai dira.
Grupo Campezok NUEVOS PAVIMENTOS MAS SEGUROS EN CONDICIONES EXTREMAS DE TEMPERATURA proiektuaren buru da, Ministerio de Economía y Competitividad-ek finantziatua,Plan Nacional de Investigación Científica, Desarrollo e Innovación Tecnológica 2008-2011 planaren barruan, IPT-2011-1380-370000 expediente zenbakiarekin.